Depresioa

pexels-karolina-grabowska-4471316

Depresioak etengabeko tristura-sentimendua eta eguneroko jarduerak egiteko interesa galtzea ditu ezaugarri. Denok sentitu gara oso triste aldi , gutxi gorabehera, labur batean baina hau desberdina da.

Agian ez duzu argi nondik datorren sentsazio hau, ezta noiz hasi zen ere. Baliteke kanpotik begiratuta bizitza ona izatea eta pozik egoteko gauza asko izatea, baina, zergatik jakin gabe, ezinezkoa zaizu. Oxigenoz inguratuta egon arren arnasa hartu ezin duen asmatiko bat bezala.

Edozein jarduera egitea ahalegin handia da zuretzat, gainean 50 kiloko motxila bat eramango bazenu bezala. Ohetik altxatzea, janaria edo erosketak egitea, etxetik irtetea eta harremanak izatea, denak esfortzu handia eskatzen dizu gero, agian, ondo ez ateratzeko. Are gehiago, oraintxe bertan badirudi hainbeste gozatzen zenuen zaletasun hark ez duela zurekin zerikusirik.

Irakurri berri duzunarekin identifikatzen bazara, eskatu hitzordu bat eta sentitzen duzun pisuari aurre egiten lagunduko zaitut. Zure egungo egoerara eraman zaituzten arrazoiak edo dinamikak aurkitzen lagunduko dizut eta, hortik aurrera, aldatzen hasiko gara.

Lanik txikiena egitea zailtzen dizun sentsazio hori arintzen duten egoera, jarduera eta pentsamenduak identifikatzen lagunduko dizut. Prozesuan zehar, atzera goazela dirudien uneak egongo dira, baina une egokia izango da ito gabe ur gainera ateratzeko zure trebetasunak entrenatzeko.

Pisua arindu ondoren, arintzen jarraituko duten eta, gainera, hobeto, ez hain triste eta baita alai ere sentiarazten zaituten dinamikak bilatuko ditugu,

Ander Lertxundi,
Psikologoa Donostin

Hemen bazaude zure aldaketa prozesurako lehen pausua eman eta laguntza profesionala bilatzen ari zarelako da.

Nire helburua behar duzula sentitzen duzun aldaketa honetan laguntzea da eta zure egunerokotasunean, zeure buruarekin eta zure harremanetan gogobetetze egonkorra lortzea.

Entzuna sentitzeko, zeure burua entzuteko, zeure ideiak birrantolatzeko, egunerokotasuneko erronkei aurre egiteko estrategia berriak esploratu eta ikasteko eta abar luze baterako espazioa eskainiko dizut. Hauei esker, sentitzen duzun ezinegona lasaitu eta zailtasunei aurre egiteko trebeago sentitu eta izanez, azken finean, hobeto sentetuz.

Asetzen zaituen eta gozatzeko bizitza batera gerturatzea eragozten dizuna tratatuko dugu. Estresa, depresioa, autoestima arazoak, bikotean arazoak, erotika eta sexualitatean zailtasunak, doluak eta krisi egoerek beraiekin arrastaka eraman ez zaitzaten landu ditzakegun zailtasunak dira.

Orokorrean, psikologian prozesuak oso luzeak direla, haurtzarotik gaur egun arte eta ikuspegi oso sakonarekin lan egiten dela pentsatzen du jendeak. Korronte psikologiko asko hortik doaz baino, pertsonalki, ez da nire lan egiteko modua.

Nire lana niregana datorren pertsonaren zailtasunari erantzuna ematea dela pentsatzen dut, ahalik eta hoberen eta azkarren. Honetarako, batzuetan sakonera joan beharko da, nola hezi eta hazi ginen, gurasoekin harremanera edota geure sinismen sakonenetara. Eta beste batzuetan ez da beharrezkoa izango.

Zeure buruan aditua zu zara, beraz, nire lana zure beharretara egokitu eta eta, honen arabera, hoberena dena uste dudana eskaintzea izango da. Prozesua guztiz pertsonalizatua izango da eta horretarako ez dute errezeta orokorrek balio. Zuretzat egokia dena bilatu eta gauzatuko dugu.

Ander Lertxundi naiz eta Euskal Herriko Unibertsitatean psikologian lizentziatua naiz eta Alcalako Unibertsitatean sexologian masterra.

Bikote harremanetan eta sexologian aditua naiz. Maite dut garena izaten(izan emakume, gizon, ez binarie edota beste identite bat) nola eraiki eta harremantzen garen eta plazer bat izaten da aldaketa prozesua hasteko ausardia dutenei bidean laguntzea.

Nire psikoterapia-zerbitzua eskaintzen dizut, bai bulegoan aurrez aurre, bai on line, bai eta ‘walk and talk’ modalitatean ere; hau da, ingurune naturaletan ibiliz egiten dira saioak. Era berean, saio batzuk modalitate batean egin ditzakegu eta, puntualki, beste batera aldatu.

Plazer bat izango da zu ezagutzea eta hobeto sentiaraziko zaituen helmuga horretaranzko bidaia honetan laguntzea.

DSC04324

Nola lagun zaitzaket?

Call Now Button
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.