Psikologoa Donostian
Esplora itzazu bide berriak bilatzen duzun aldaketarako
- Lehenestu zaitez. Har ezazu zuretzako denbora
- Euskarri eta aholkularitza profesionala
- Aldaketara orientatutako neurrizko lana
Psikologia Zerbitzuak Donostin
Estresa eta Anstsietatea
Estresa, antsietatea, suminkortasuna, agretsibitatea…Interneten gertatzen zaiguna begiratuz gero, irakurritakoa gertatzen zaigu. Diagnoasia dugu, ikaragarrizko kezka eta ezer gutxi gehiago. Baino gu ez gaude honetarako.
Zeure egunerokotasunean hobe sentitzeko bidean laguntzeko gaude.
Batzuentzat selektibitatea da. Beste batzuentzat lana, oposaketak, trimestre itxiera, haurren eskolak, fakturak ordaindu ahal izatea, gaizki erortzen zaizkizunekin jatorra izan beharra, anai ala nebaren ezkontzarako ederki egotea… Edota dena batera!
Gorputzak eta buruak nahikoa dela esaten diguten arte. Badakizu.
Une oro korrika ibiltzearen sentsazioa, ez geratzearena eta, hala ere, ez iristearena, lotara joan eta eskuak dardarka sentitzearena, biharko agendak inbaditzen dizun bitartean ardiak kontatzearena, lagun eta bikotearekin ezin gozatu ibiltzearena.
Arazoei baino gehiago irtenbideei arreta eskainiz, lehen saiotik azkeneraino hobekuntzak sentitzen hasteko lan egingo dugu.
Depresioa
Depresioa geure aroko gaixotasuna omen da, batzuk modan dagoela esatera iristen dira. Kasu honetan, inork jarraitu nahi ez duen moda eta horretan laguntzeko gaude hemen.
Ohetik altxatzeko gogorik ez, inorrekin egoteko ere ez, ez eta hainbeste gustatzen z(itz)aizun hori egiteko ere. Zertarako? Berdin du eta. Norbaitek idatzi zuen bezala ‘Gera dezatela mundua ni jaitsi egingo naiz eta’.
Bizitza pisu gehiegi du, ezerk zentzua ez duela sentitzen duzu, denak gehiegi eskatzen duela eta, gainera, gaizki joaten dela. Zertarako egin? Hanka sartuko dut eta… Honelako edo antzeko esaldiak esaten badizkiozu zeure buruari, jarduera errazena zaila egiten duen pisu hori gutxitzen laguntzeko gaude.
Elkarrekin, gogoak, ilusioak, motibazioak eta hauek elikatuko dituzten ohiturak berreskuratzeko lan egingo dugu.
Bikote terapia
Eta eperrak janez zoriontsuak izan ziren. Ongi, baino nola? Nola egin zuten? Inoiz ez digute istorioaren zati hori kontatu eta hemen gaude elkarrekin erantzuna aurkitzeko.
Egunerokotasuneko errutinak zeuen harremana eta desirak itotzen ari dela sentitzen duzu, betebeharrek eta dinamikek bata bestetik erakartzen zizuen hura desagertarazi dutela.
Desadostasun, gaizki ulertu eta zailtasun txiki bakoitzak geroz eta gehiago urruntzen zaituzte eta ez dakizue zer esan ere.
Bikotea gudara elkartze atsegin batera baino gehiago gerturatzen bada, borroka sentsazio hau txikitu eta gozamenarengatik ordezkatzeko gaitasun eta trebetasunak garatzen lagun diezazueket.
Sexologia
Besteak ongi daude sexuari dagokionez. Bere sexualitatearekin gustura daude, gertukoen gustuko dira eta, gainera, erotikarekin asetuta daude. Edo hau da uste duguna. Uste honekin konparatu eta galtzen ateratzen gara, noski.
Ohikoa da honakoak esatea geure buruari: nik ez ditut hainbeste harreman, ez nago nire feminitate eta maskulinitatearekin gustura, familiak ez nau naizen bezala onartzen, genitalak arraroak, txikiak ala handiak ditut, ez ditut lehen bezalako gogo ez eta erekziorik edo besteei berotzen ez dien gauzek berotzen naute.
Zuretzat sexualitatea pisu bat bilakatu da, dezepzioak besterik ez dakartzan ekiditeko zerbait eta alde batera uzteko tentazioa sentitzen duzu.
Harituzen sexualitatea autoezagutza eta gozamenerako espazioa izateko egiten dugu lan, dena delakoa hori zuretzat.
Noiz joan psikologoarenera
Ez da erotua egon behar psikologora joateko, baina ausarta izatea ezinbestekoa da. Hemen bazaude laguntza bat ongi etorriko zaizula pentsatu eta lehen pausua eman duzu. Zorionak! Laguntza honek zure egoerarekiko ikusmira emango dizu, zure egoera hobe bizitzera eta, posible den heinean, ongi ez doala sentitzen duzun hori aldatzera lagunduko zaitu. Zure egoerak aldatu behar duela sentitzen baduzu eta ez dakizu nola edo zailegia izan daiteke, psikologoa izan daiteke lortzeko falta den laguntza.
Ander Lertxundi,
Psicólogo en Donosti
Hemen bazaude zure aldaketa prozesurako lehen pausua eman eta laguntza profesionala bilatzen ari zarelako da.
Nire helburua behar duzula sentitzen duzun aldaketa honetan laguntzea da eta zure egunerokotasunean, zeure buruarekin eta zure harremanetan gogobetetze egonkorra lortzea.
Entzuna sentitzeko, zeure burua entzuteko, zeure ideiak birrantolatzeko, egunerokotasuneko erronkei aurre egiteko estrategia berriak esploratu eta ikasteko eta abar luze baterako espazioa eskainiko dizut. Hauei esker, sentitzen duzun ezinegona lasaitu eta zailtasunei aurre egiteko trebeago sentitu eta izanez, azken finean, hobeto sentetuz.
Asetzen zaituen eta gozatzeko bizitza batera gerturatzea eragozten dizuna tratatuko dugu. Estresa, depresioa, autoestima arazoak, bikotean arazoak, erotika eta sexualitatean zailtasunak, doluak eta krisi egoerek beraiekin arrastaka eraman ez zaitzaten landu ditzakegun zailtasunak dira.
Honela lortuko ditugu zure helburuak
Zerbait ez doala ongi sentitzen duzu? Lanean, besteekin harremanetan ala zeure buruarekin gauza ez dela nahikoa? Aldatzen saiatu zara seguraski, baina ez da nahiko zenukeen bezala aldaketa izan. Gizakiok aldaketak sortzen oso onak garela uste dugun arren, norberarenak badira, ez baikara oso onak
Bi arazo izan ohi ditugu:
- Aldaketa kosta egiten da eta ez dakigu emaitza zehatza, beraz, eutsi egiten dugu eta aurrera jarraitzen dugu gauzak bere kabuz hobetu daitezen itxaroten. Mejor malo conocido que lo bueno por conocer.
- Indar eta gogo handiz saiatzen gara, baina norabide okerrean. Izan ere, askotan hainbeste indarrez saiatzeak, egoera hobetu beharrean okertu egiten du eta karga bat gehiago bilakatzen da. Geroz eta nekatuago egonda gehiago entrenatuko bagenu bezala.
Arazo hauek ditugula ez garela konturatzen izaten da okerrena. Psikologo bezala gure lana aldaketa prozesuetan errepikatzen diren arazoak ebatzi eta saihesten laguntzea dela esan genezake.
Lehenik zer eta norantz aldatu nahi duzun ikusiko dugu. Ez errepikatzeko asmoz, balio ez zaizkizun edo nahiko emaitza onak lortu ez dituzun saiakeraz hitz egingo dugu. Ondoren, zure bizipena zerk balio dezakeen esploratzeko momentua izango da.
Ohiko galderak
Orokorrean, automatikoan bizi gara, hau da, ez ditugu pausu, ideia, sentsazio, interpretazio eta erantzun guztiak pentsatzen eta ongi dago, bestela, jasanezina izango litzake.
Hala ere, batzuetan automatiko honek gustatzen ez zaizkigun, deserosoak diren edota gaizki datorzkigun egoeretara eramaten digula gertatzen da.
Lehenik eta behin, terapia modu automatiko honetatik ateratzeko eta berauri buruz pentsatu eta gogoetarako espazioa da.
Horretaz gain, psikologoa zeure dinamikak aldatzeko entrenatzaile antzekoa izango da, gustura egoteko bizitza bat eraikitzera gerturatuko zaituzten dinamikak sorketan lagunduz. ‘Entrenatzaile’ bezala, psikologoak ariketa eta aldaketak proposa ditzake, baina gauzatzea zeure lana izango da.
Mundu ideal batean, beti, denok hobetu dezakegu eta. Errealistak izanda, deserosoa den edo gustatzen ez zaigun egoeran egonda, aldaketa lortzen ez dugunean eta laguntza nahi dugunean.
Hemen bazaude, horrelako egoera batean zaude ziuraski eta laguntza bilatzen hasteko ausardia izan duzu.
Ohikoa ez den arren, laguntza eskatzean pentsatzen dugun lehen aldia momentu ona izaten da hitzordua hartu eta hasteko.
Kasuaren arabera, oso aldakorra izaten da. Batzuetan 5 saio inguru nahikoak izaten dira eta beste batzuetan 20 inguru beharrezkoak izan daitezke. Emaitza egoki eta iraunkorrak lortuz ahalik eta gutxien izaten saiatuko gara.
Ordubeteko iraupena izaten dute saioek.
644733768 zenbakira deituz edo whatsapp-ez idatziz.
Edo lotura honetan eskatuz.
Gustuko eta behar duzunaren arabera. Denontzat hobea den formularik ez dago. Batzuei hobe datorkie etxetik ez mugitzea, beste batzuei aurrez aurreko saioen intimitate eta gertutasuna eta beste batzuei ibili eta naturaz inguratuak egotea.
Ibiltzeak eta naturan egoteak osasun psikologikorako onurak dituztela ziurtatzen duten ikerketa ugari daude. Metodologia honekin interakzio terapeutikoari onura hauek gehitzea bilatzen dugu.
Kasuaren arabera, ahalik eta gertuen eta lasai ibiltzeko egokia den lekua bilatzen da. Intentsitate baxuko ariketa fisikoa izanik, ez du inolako ohitura edo entrenamenturik eskatzen.
Kasuan kasukoa izaten da baina gehienak bi astetik behineko maiztasunarekin hasten dira. Hala ere, hau prozesuan zehar hitz egin eta adosten joaten gara.
Pertsona bakoitza desberdina da, beraz, zuri ongi datorkizun modua aurkitu eta honetara moldatzea izango da nira lana.
Saioetan gertatzen dena aztertuko dugu, hobekuntza ekiditen duena aurkitu eta, lehen saiotik, hobekuntzak lortzen saiatuko gara. Horretarako, ohikoa da saio artean zereginak izatea, bai saioan zehar hitz egindakoa praktikan jartzeko baita hobekuntza saioetara soilik mugatu ez dadin ere.
Bai, noski. Psikologoek kode deontologikoa dugu eta konfidentzialtasuna honen oinarrietako bat da. Kalitatezko zerbitzua bermatzeko, prozesuak beste profesional batzuekin aztertzen ditugu, beti ere zure baimenarekin eta datu identifikatzaileak partekatu gabe.