Sexologia

shutterstock_571054807

Gero eta argiago daukagu sexualitatea garrantzitsua dela. Ez erotika bakarrik, norekin eta nola harremantzen naizen eta une horietan nire gorputzak nola erantzuten duen. Era berean, garrantzitsua ikusten dugu zer eta nolakoa naizen, nire maskulinitatearekin eta feminitatearekin  nola harremantzen naizen , nola sentitzen naizen izateko dudan modu bakarrarekin izan emakume, gizon, ez-binarie ala beste idetitateren bat izan.

Hala ere, pixkanaka aurrera egiten badugu ere, oraindik jende gutxik hitz egiten du horretaz gertueneko jendearekin. Hor zaila izaten jarraitzen du ongi ez gaudela esatea, ez dakidala zein gizon edo emakume izan nahi dudan, ez naizela ondo moldatzen gizon edo emakume izateko nire moduarekin, edo harremanen beldur naizela, uste dudala genital txikiegiak, handiegiak, arraroak edo nahi bezala funtzionatzen ez dutenak ditudala.

Hitz egiten ez denez bakarrik sentitzen gara eta arazo hori duten bakarrak. Ia okerragoa izan daiteke bakarrik egotearen sentsazioa zailtasuna bera baino.

Zailtasun edo ondoez hori zure sexualitateaz jabetzen da, eta sexualitatea nahi duzun bezala bizitzea, zaren bezalakoa izateaz, desira duzunaz, plazerra ematen dizunaz gozatzea eragozten dizu. Sexualitatea narritagarria bihurtu da, desatsegina, harengana hurbiltzea saihestu arte.

Ondoez horrekin amaitu nahi baduzu eta zure sexualitatea zerbait positibo, atsegin eta gogobetegarri gisa bizi nahi baduzu, jarri nirekin harremanetan eta zure ondoeza aztertuko dugu gure saioetan. Horrela sentitzea zerk eragiten dizun Iiusiko dugu, horri buruzko sinesmenak aztertuko eta zama hori eramangarriago egiteko modua bilatuko dugu.

Eroso sentitzeko modua bilatuko dugu, zure sexualitatea gogobetegarri gisa bizi dezazun eta sexualitateaz goza dezazun, ZURI balio diozun bezala. 

Ander Lertxundi,
Psikologoa Donostin

Hemen bazaude zure aldaketa prozesurako lehen pausua eman eta laguntza profesionala bilatzen ari zarelako da.

Nire helburua behar duzula sentitzen duzun aldaketa honetan laguntzea da eta zure egunerokotasunean, zeure buruarekin eta zure harremanetan gogobetetze egonkorra lortzea.

Entzuna sentitzeko, zeure burua entzuteko, zeure ideiak birrantolatzeko, egunerokotasuneko erronkei aurre egiteko estrategia berriak esploratu eta ikasteko eta abar luze baterako espazioa eskainiko dizut. Hauei esker, sentitzen duzun ezinegona lasaitu eta zailtasunei aurre egiteko trebeago sentitu eta izanez, azken finean, hobeto sentetuz.

Asetzen zaituen eta gozatzeko bizitza batera gerturatzea eragozten dizuna tratatuko dugu. Estresa, depresioa, autoestima arazoak, bikotean arazoak, erotika eta sexualitatean zailtasunak, doluak eta krisi egoerek beraiekin arrastaka eraman ez zaitzaten landu ditzakegun zailtasunak dira.

Orokorrean, psikologian prozesuak oso luzeak direla, haurtzarotik gaur egun arte eta ikuspegi oso sakonarekin lan egiten dela pentsatzen du jendeak. Korronte psikologiko asko hortik doaz baino, pertsonalki, ez da nire lan egiteko modua.

Nire lana niregana datorren pertsonaren zailtasunari erantzuna ematea dela pentsatzen dut, ahalik eta hoberen eta azkarren. Honetarako, batzuetan sakonera joan beharko da, nola hezi eta hazi ginen, gurasoekin harremanera edota geure sinismen sakonenetara. Eta beste batzuetan ez da beharrezkoa izango.

Zeure buruan aditua zu zara, beraz, nire lana zure beharretara egokitu eta eta, honen arabera, hoberena dena uste dudana eskaintzea izango da. Prozesua guztiz pertsonalizatua izango da eta horretarako ez dute errezeta orokorrek balio. Zuretzat egokia dena bilatu eta gauzatuko dugu.

Ander Lertxundi naiz eta Euskal Herriko Unibertsitatean psikologian lizentziatua naiz eta Alcalako Unibertsitatean sexologian masterra.

Bikote harremanetan eta sexologian aditua naiz. Maite dut garena izaten(izan emakume, gizon, ez binarie edota beste identite bat) nola eraiki eta harremantzen garen eta plazer bat izaten da aldaketa prozesua hasteko ausardia dutenei bidean laguntzea.

Nire psikoterapia-zerbitzua eskaintzen dizut, bai bulegoan aurrez aurre, bai on line, bai eta ‘walk and talk’ modalitatean ere; hau da, ingurune naturaletan ibiliz egiten dira saioak. Era berean, saio batzuk modalitate batean egin ditzakegu eta, puntualki, beste batera aldatu.

Plazer bat izango da zu ezagutzea eta hobeto sentiaraziko zaituen helmuga horretaranzko bidaia honetan laguntzea.

DSC04324

Nola lagun zaitzaket?

Call Now Button
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.