Estresa eta antsietatea
Estresa ona da, arrisku-egoera baten aurrean, aukera garrantzitsu baten aurrean edo bat-bateko aldaketa baten aurrean azkar erantzuten laguntzen digu. Zentzu horretan, laguntzen digun zerbait da, ez legoke arazorik. Egoeraren aurrean erreakzionatzen laguntzen digu, eta gero desagertu egiten da.
Hala ere, askotan, gure buruak egoera bat arriskutsua dela sinetsarazten digu arriskutsua izan gabe, eta hor hasten dira arazoak. Batez ere egoera hori puntuala ez bada eta, are gehiago, aldatzeko ezer gutxi edo ezer ezin badugu egin.
Inoiz atsedenik hartzen ez duen eta ezer aldatzea lortzen ez duen tentsio eta alerta espiral konstante batean sartzen gara,. Gauza asko egiten ditugu, baina egoerak aurrera jarraitzen du, eta tentsioak ere bai. Korrika egin arren iristen ez garela sentitzen dugu, ezin garela gelditu. Eta bat-batean, airea falta zaigula sentitzen dugu eta ezin dugula lorik egin ikusten dugu, antsietatea lagun dugula.
Identifikatuta sentitu bazara, lagun zaitzaket.
Lehenengo saiotik lan egingo dugu estresa eragiten dizuna identifikatzen ikasteko, lehen seinaleak ezagutzeko eta antsietatera eramaten zaituen prozesua gelditzeko.
Zein uste eta ekintzek sentsazio horiek gutxitu eta hobe sentiarazten zaituzten eta zeintzuk ez identifikatzen lagunduko zaitut. Aldaketak egiteko unea izango da, hobekuntzarik eragiten ez dizuna alde batera utzi eta zure tresna-kaxan hobekuntzara bultzatzen zaituena txertatuz.
Helburua lehenengo saiotik hobetzea izango da, gorputza eta burua lasaituz, distentsio honetarako trebetasunak entrenatuz eta, denborarekin, hainbeste gozatzen zenuenerako denbora-tarteak berreskuratu arte.
Ander Lertxundi,
Psikologoa Donostin
Hemen bazaude zure aldaketa prozesurako lehen pausua eman eta laguntza profesionala bilatzen ari zarelako da.
Nire helburua behar duzula sentitzen duzun aldaketa honetan laguntzea da eta zure egunerokotasunean, zeure buruarekin eta zure harremanetan gogobetetze egonkorra lortzea.
Entzuna sentitzeko, zeure burua entzuteko, zeure ideiak birrantolatzeko, egunerokotasuneko erronkei aurre egiteko estrategia berriak esploratu eta ikasteko eta abar luze baterako espazioa eskainiko dizut. Hauei esker, sentitzen duzun ezinegona lasaitu eta zailtasunei aurre egiteko trebeago sentitu eta izanez, azken finean, hobeto sentetuz.
Asetzen zaituen eta gozatzeko bizitza batera gerturatzea eragozten dizuna tratatuko dugu. Estresa, depresioa, autoestima arazoak, bikotean arazoak, erotika eta sexualitatean zailtasunak, doluak eta krisi egoerek beraiekin arrastaka eraman ez zaitzaten landu ditzakegun zailtasunak dira.
Orokorrean, psikologian prozesuak oso luzeak direla, haurtzarotik gaur egun arte eta ikuspegi oso sakonarekin lan egiten dela pentsatzen du jendeak. Korronte psikologiko asko hortik doaz baino, pertsonalki, ez da nire lan egiteko modua.
Nire lana niregana datorren pertsonaren zailtasunari erantzuna ematea dela pentsatzen dut, ahalik eta hoberen eta azkarren. Honetarako, batzuetan sakonera joan beharko da, nola hezi eta hazi ginen, gurasoekin harremanera edota geure sinismen sakonenetara. Eta beste batzuetan ez da beharrezkoa izango.
Zeure buruan aditua zu zara, beraz, nire lana zure beharretara egokitu eta eta, honen arabera, hoberena dena uste dudana eskaintzea izango da. Prozesua guztiz pertsonalizatua izango da eta horretarako ez dute errezeta orokorrek balio. Zuretzat egokia dena bilatu eta gauzatuko dugu.
Ander Lertxundi naiz eta Euskal Herriko Unibertsitatean psikologian lizentziatua naiz eta Alcalako Unibertsitatean sexologian masterra.
Bikote harremanetan eta sexologian aditua naiz. Maite dut garena izaten(izan emakume, gizon, ez binarie edota beste identite bat) nola eraiki eta harremantzen garen eta plazer bat izaten da aldaketa prozesua hasteko ausardia dutenei bidean laguntzea.
Nire psikoterapia-zerbitzua eskaintzen dizut, bai bulegoan aurrez aurre, bai on line, bai eta ‘walk and talk’ modalitatean ere; hau da, ingurune naturaletan ibiliz egiten dira saioak. Era berean, saio batzuk modalitate batean egin ditzakegu eta, puntualki, beste batera aldatu.
Plazer bat izango da zu ezagutzea eta hobeto sentiaraziko zaituen helmuga horretaranzko bidaia honetan laguntzea.