Ander Lertxundi
psikologoa Donostin
Hemen bazaude zure aldaketa prozesurako lehen pausua eman eta laguntza profesionala bilatzen ari zarelako da.
Nire helburua behar duzula sentitzen duzun aldaketa honetan laguntzea da eta zure egunerokotasunean, zeure buruarekin eta zure harremanetan gogobetetze egonkorra lortzea.
Entzuna sentitzeko, zeure burua entzuteko, zeure ideiak birrantolatzeko, egunerokotasuneko erronkei aurre egiteko estrategia berriak esploratu eta ikasteko eta abar luze baterako espazioa eskainiko dizut. Hauei esker, sentitzen duzun ezinegona lasaitu eta zailtasunei aurre egiteko trebeago sentitu eta izanez, azken finean, hobeto sentetuz.
Asetzen zaituen eta gozatzeko bizitza batera gerturatzea eragozten dizuna tratatuko dugu. Estresa, depresioa, autoestima arazoak, bikotean arazoak, erotika eta sexualitatean zailtasunak, doluak eta krisi egoerek beraiekin arrastaka eraman ez zaitzaten landu ditzakegun zailtasunak dira.
Orokorrean, psikologian prozesuak oso luzeak direla, haurtzarotik gaur egun arte eta ikuspegi oso sakonarekin lan egiten dela pentsatzen du jendeak. Korronte psikologiko asko hortik doaz baino, pertsonalki, ez da nire lan egiteko modua.
Nire lana niregana datorren pertsonaren zailtasunari erantzuna ematea dela pentsatzen dut, ahalik eta hoberen eta azkarren. Honetarako, batzuetan sakonera joan beharko da, nola hezi eta hazi ginen, gurasoekin harremanera edota geure sinismen sakonenetara. Eta beste batzuetan ez da beharrezkoa izango.
Zeure buruan aditua zu zara, beraz, nire lana zure beharretara egokitu eta eta, honen arabera, hoberena dena uste dudana eskaintzea izango da. Prozesua guztiz pertsonalizatua izango da eta horretarako ez dute errezeta orokorrek balio. Zuretzat egokia dena bilatu eta gauzatuko dugu.
Ander Lertxundi naiz eta Euskal Herriko Unibertsitatean psikologian lizentziatua naiz eta Alcalako Unibertsitatean sexologian masterra.
Bikote harremanetan eta sexologian aditua naiz. Maite dut garena izaten(izan emakume, gizon, ez binarie edota beste identite bat) nola eraiki eta harremantzen garen eta plazer bat izaten da aldaketa prozesua hasteko ausardia dutenei bidean laguntzea.
Nire psikoterapia-zerbitzua eskaintzen dizut, bai bulegoan aurrez aurre, bai on line, bai eta ‘walk and talk’ modalitatean ere; hau da, ingurune naturaletan ibiliz egiten dira saioak. Era berean, saio batzuk modalitate batean egin ditzakegu eta, puntualki, beste batera aldatu.
Plazer bat izango da zu ezagutzea eta hobeto sentiaraziko zaituen helmuga horretaranzko bidaia honetan laguntzea.
Honela lortuko ditugu zure helburuak
Zerbait ez doala ongi sentitzen duzu? Lanean, besteekin harremanetan ala zeure buruarekin gauza ez dela nahikoa? Aldatzen saiatu zara seguraski, baina ez da nahiko zenukeen bezala aldaketa izan. Gizakiok aldaketak sortzen oso onak garela uste dugun arren, norberarenak badira, ez baikara oso onak
Bi arazo izan ohi ditugu:
- Aldaketa kosta egiten da eta ez dakigu emaitza zehatza, beraz, eutsi egiten dugu eta aurrera jarraitzen dugu gauzak bere kabuz hobetu daitezen itxaroten. Mejor malo conocido que lo bueno por conocer.
- Indar eta gogo handiz saiatzen gara, baina norabide okerrean. Izan ere, askotan hainbeste indarrez saiatzeak, egoera hobetu beharrean okertu egiten du eta karga bat gehiago bilakatzen da. Geroz eta nekatuago egonda gehiago entrenatuko bagenu bezala.
Arazo hauek ditugula ez garela konturatzen izaten da okerrena. Psikologo bezala gure lana aldaketa prozesuetan errepikatzen diren arazoak ebatzi eta saihesten laguntzea dela esan genezake.
Lehenik zer eta norantz aldatu nahi duzun ikusiko dugu. Ez errepikatzeko asmoz, balio ez zaizkizun edo nahiko emaitza onak lortu ez dituzun saiakeraz hitz egingo dugu. Ondoren, zure bizipena zerk balio dezakeen esploratzeko momentua izango da.
Ohiko galderak
Orokorrean, automatikoan bizi gara, hau da, ez ditugu pausu, ideia, sentsazio, interpretazio eta erantzun guztiak pentsatzen eta ongi dago, bestela, jasanezina izango litzake.
Hala ere, batzuetan automatiko honek gustatzen ez zaizkigun, deserosoak diren edota gaizki datorzkigun egoeretara eramaten digula gertatzen da.
Lehenik eta behin, terapia modu automatiko honetatik ateratzeko eta berauri buruz pentsatu eta gogoetarako espazioa da.
Horretaz gain, psikologoa zeure dinamikak aldatzeko entrenatzaile antzekoa izango da, gustura egoteko bizitza bat eraikitzera gerturatuko zaituzten dinamikak sorketan lagunduz. ‘Entrenatzaile’ bezala, psikologoak ariketa eta aldaketak proposa ditzake, baina gauzatzea zeure lana izango da.
Mundu ideal batean, beti, denok hobetu dezakegu eta. Errealistak izanda, deserosoa den edo gustatzen ez zaigun egoeran egonda, aldaketa lortzen ez dugunean eta laguntza nahi dugunean.
Hemen bazaude, horrelako egoera batean zaude ziuraski eta laguntza bilatzen hasteko ausardia izan duzu.
Ohikoa ez den arren, laguntza eskatzean pentsatzen dugun lehen aldia momentu ona izaten da hitzordua hartu eta hasteko.
Kasuaren arabera, oso aldakorra izaten da. Batzuetan 5 saio inguru nahikoak izaten dira eta beste batzuetan 20 inguru beharrezkoak izan daitezke. Emaitza egoki eta iraunkorrak lortuz ahalik eta gutxien izaten saiatuko gara.
Ordubeteko iraupena izaten dute saioek.
644733768 zenbakira deituz edo whatsapp-ez idatziz.
Edo lotura honetan eskatuz.
Gustuko eta behar duzunaren arabera. Denontzat hobea den formularik ez dago. Batzuei hobe datorkie etxetik ez mugitzea, beste batzuei aurrez aurreko saioen intimitate eta gertutasuna eta beste batzuei ibili eta naturaz inguratuak egotea.
Ibiltzeak eta naturan egoteak osasun psikologikorako onurak dituztela ziurtatzen duten ikerketa ugari daude. Metodologia honekin interakzio terapeutikoari onura hauek gehitzea bilatzen dugu.
Kasuaren arabera, ahalik eta gertuen eta lasai ibiltzeko egokia den lekua bilatzen da. Intentsitate baxuko ariketa fisikoa izanik, ez du inolako ohitura edo entrenamenturik eskatzen.
Kasuan kasukoa izaten da baina gehienak bi astetik behineko maiztasunarekin hasten dira. Hala ere, hau prozesuan zehar hitz egin eta adosten joaten gara.
Pertsona bakoitza desberdina da, beraz, zuri ongi datorkizun modua aurkitu eta honetara moldatzea izango da nira lana.
Saioetan gertatzen dena aztertuko dugu, hobekuntza ekiditen duena aurkitu eta, lehen saiotik, hobekuntzak lortzen saiatuko gara. Horretarako, ohikoa da saio artean zereginak izatea, bai saioan zehar hitz egindakoa praktikan jartzeko baita hobekuntza saioetara soilik mugatu ez dadin ere.
Bai, noski. Psikologoek kode deontologikoa dugu eta konfidentzialtasuna honen oinarrietako bat da. Kalitatezko zerbitzua bermatzeko, prozesuak beste profesional batzuekin aztertzen ditugu, beti ere zure baimenarekin eta datu identifikatzaileak partekatu gabe.