Bikote terapia

pexels-mart-production-7699505

Bikoteak irauteko nahia izaten du baina geroz eta gutxiago dira lortzen dutenak. Are gutxiago dira gustora egonez eta gozatuz lortzen dutenak. Iada ez da betebeharra eta, gainera, zaila da eta, batzuetan, oso zaila.

Egunerokotasuna, lan ordutegiak, eskola kanpokoak, senidetxo berriaren zaintza, elkarbizitza, gaitzespenak, jeloskortasunak, bakarrik plan bat bakarra ere ez egiteak… Harremana ongi zaintzea etengabeko borroka izatea eragin dezakete.

Aspalditik ez zarete ulertzen lehen begirada bat nahikoa zenean. Sarritan egun osoan ez zarete ikusten eta, ez dezagun hitz egin gozatzeaz eta, are gutxiago, erotikan elkar gozatzeaz. Izan ere, borrokatzeaz nekatuta zaude eta zalantza egiten duzu merezi duen.

Zuen harremanarekiko ikuspegia zabaltzen eta bertan nola zaudeten jakiten lagunduko dizuet. Onena harremana amaitzea dela erabakitzen baduzue, prozesua ahalik eta onena izanteko baldintzak sortuko ditugu  bai zuentzat, bai seme-alabentzat, halakorik badago. Harremanarekin jarraitu eta hobetu nahi baduzue, lehen egunetik jarriko gara buru belarri. 

Harremana hartuaz sujetu bezala, elkarrekin bere egoera hobetzera langunduko duten formulak aurkitzeko egingo dugu lan.

Zerk ez duen funtzionatu ikusiko dugu, zerk egin duen, eta funtzionatu duena zuen bikote-dinamikan txertatzeko moduak bilatuko ditugu. Gatazkak sortu sortuko dira, harreman guztietan bezala, baina kalte txikiagoekin eta elkarrekin partekatzeko eta gozatzeko prestutasun handiagoarekin ateratzeko baliabideak izan ditzazuen egingo dugu lan. 

Ander Lertxundi,
Psikologoa Donostin

Hemen bazaude zure aldaketa prozesurako lehen pausua eman eta laguntza profesionala bilatzen ari zarelako da.

Nire helburua behar duzula sentitzen duzun aldaketa honetan laguntzea da eta zure egunerokotasunean, zeure buruarekin eta zure harremanetan gogobetetze egonkorra lortzea.

Entzuna sentitzeko, zeure burua entzuteko, zeure ideiak birrantolatzeko, egunerokotasuneko erronkei aurre egiteko estrategia berriak esploratu eta ikasteko eta abar luze baterako espazioa eskainiko dizut. Hauei esker, sentitzen duzun ezinegona lasaitu eta zailtasunei aurre egiteko trebeago sentitu eta izanez, azken finean, hobeto sentetuz.

Asetzen zaituen eta gozatzeko bizitza batera gerturatzea eragozten dizuna tratatuko dugu. Estresa, depresioa, autoestima arazoak, bikotean arazoak, erotika eta sexualitatean zailtasunak, doluak eta krisi egoerek beraiekin arrastaka eraman ez zaitzaten landu ditzakegun zailtasunak dira.

Orokorrean, psikologian prozesuak oso luzeak direla, haurtzarotik gaur egun arte eta ikuspegi oso sakonarekin lan egiten dela pentsatzen du jendeak. Korronte psikologiko asko hortik doaz baino, pertsonalki, ez da nire lan egiteko modua.

Nire lana niregana datorren pertsonaren zailtasunari erantzuna ematea dela pentsatzen dut, ahalik eta hoberen eta azkarren. Honetarako, batzuetan sakonera joan beharko da, nola hezi eta hazi ginen, gurasoekin harremanera edota geure sinismen sakonenetara. Eta beste batzuetan ez da beharrezkoa izango.

Zeure buruan aditua zu zara, beraz, nire lana zure beharretara egokitu eta eta, honen arabera, hoberena dena uste dudana eskaintzea izango da. Prozesua guztiz pertsonalizatua izango da eta horretarako ez dute errezeta orokorrek balio. Zuretzat egokia dena bilatu eta gauzatuko dugu.

Ander Lertxundi naiz eta Euskal Herriko Unibertsitatean psikologian lizentziatua naiz eta Alcalako Unibertsitatean sexologian masterra.

Bikote harremanetan eta sexologian aditua naiz. Maite dut garena izaten(izan emakume, gizon, ez binarie edota beste identite bat) nola eraiki eta harremantzen garen eta plazer bat izaten da aldaketa prozesua hasteko ausardia dutenei bidean laguntzea.

Nire psikoterapia-zerbitzua eskaintzen dizut, bai bulegoan aurrez aurre, bai on line, bai eta ‘walk and talk’ modalitatean ere; hau da, ingurune naturaletan ibiliz egiten dira saioak. Era berean, saio batzuk modalitate batean egin ditzakegu eta, puntualki, beste batera aldatu.

Plazer bat izango da zu ezagutzea eta hobeto sentiaraziko zaituen helmuga horretaranzko bidaia honetan laguntzea.

DSC04324

Nola lagun zaitzaket?

Call Now Button
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.